Noticias

Atrás Ekitaldiz beteriko astebukaera amaitu da

5
Larunbatean Euskaraldiako ekitaldi berri bat izan genuen eta igandean berriz, Erretiratuen eguna

12·11·2018


Esan bezala, ekitaldiz beteriko asteburua igaro dugu Itsason.

Lehenik eta behin, larunbat arratsaldean, Euskaraldia egitasmoaren aurkezpenaren ondorengo atariko saioa izan genuen.

Bertan, Euskaraldia ekimenari buruz berri emateaz gain, Euskaraldia eta euskararen inguruko hainbat gogoeta partekatu genituen gerturatu ginen herritarrok.

Ondoren, Itsasoko Ostatuan herriko produktuekin osatutako pintxopote bereziaz gozatzeko aukera izan genuen gerturatutakoek.

Azaroak 17 larunbatean ospatuko den Kantu Afariarekin izango du jarraipena Euskaraldia egitasmoak. Dagoeneko Itsasoko Ostatuan izena eman daiteke afarirako!

Igandean berriz, Erretiratuen Egunaren txanda izan zen. 13:30etan eman zitzaioan hasiera, Itsasoko elizan ospatu zen mezarekin eta ondoren, Mandubiko Bentan eman zitzaion jarraipena Bazkariaz.

Egun ederra ospatu zuten gerturatutakoek eta hurrengo urterako gonbitea luzatu zitzaien.

Gerturatu izan ez zutenentzat ere, herriko produktuekin osatutako saskiak izan ziren, Erretiratuen Eguna ospatzeko aukera izan zezaten.

1 2 3 4 5