Agenda

Atrás Euskara eta feminismoa bidelagun jardunaldia

Euskaraldia eta Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna uztartuaz jardunaldia eta mahai-ingurua antolatu da azaroaren 28an arratsaldeko 7tan Elizako Korupean
28 NOV
Kultura

Herritar agurgarriok,

COVID-19aren aurrean behar diren osasun neurri guztiak hartuz, azaroaren amaieran bi erronka nagusiei lekua egin nahi diegu Itsason, ekitaldi bakar batean:

Alde batetik, EUSKARALDIAri, non Itsasoko Udala parte aktibo izanez, egunez egun herriko WhatsApp taldean Euskaraldiko aipu, gomendio edota datu interesgarriak zabalduko dituen (azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte)

Bestetik,  EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNAri (azaroaren 25ean) 

Horretarako, azaroaren hasieran Emakundek antolatutako  “Euskara eta feminismoa bidelagun” jardunaldian burutu zen mahai-inguruaren proiekzioa eta honen inguruko solasaldia antolatu ditugu.

Bertan ekarpen interesgarriak egiten dituzte Idurre Eskisabel Larrañagak (1) eta Lorea Agirre Dorronsorok (2) generoaren ikuspuntutik abiatu eta hizkuntza ohiturak aztertuz.

  • EGUNA:  Azaroaren 28an, larunbata
  • ORDUA:  19:00etan
  • LEKUA:   Elizako korupean

Aldarrikapen-ekintza honetara gonbidatuta zaudete. Zuen parte-hartzea biziki eskertuz, jaso gure agurra,                               

 

            Itsasoko Udal Batzordea

2020ko azaroaren 18an

 

Idurre Eskisabel Larrañaga (Beasain, 1970) Kazetaria eta antropologoa da. EHUko kazetaritza irakaslea da. Batez ere generoa eta nazio identitatea landu ditu ikerketan. Euskal izendegitik abiatuta genero eta nazio identitateak nola eraikitzen diren eta elkarri nola eragiten dioten aztertzen du antropologiaren eta komunikazioaren ikuspegitik. 

 (2) Lorea Agirre Dorronsoro(Beasain, 1968): Informazio Zientzietan lizentziaduna.  Euskararen,feminismoaren eta euskal kulturaren inguruko ikerketetan parte hartu du Mondragon Unibertsitatean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI)  2014tik, Jakin aldizkariko zuzendaria da.