Noticias

Euskaraldiaren amaiera saioak

6
Aurtengo Euskaraldiari amaiera eman zaio "Lehendakari Gaia" antzezlana eta bertso afariarekin

10·12·2022


Egun borobila, larunbatekoa, 2022ko Euskaraldiari agur esatko prestatutako egitarau betearekin.

Lehenik, arratsaldeko 18,30etan iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagaren "Lehendakari Gaia" antzezlana izan genuen Alegiko pilotalekuan. 130 pertsona izan ziren ikuskizunaz gozatzen eta barre algara ugari egiteko aukera izan zen.

Batzuk bertso afariarekin em,an zioten antzezlanari jarraipena. 40 pertsona inguru bildu ziren afaltzera Zelai Ondo elkartean eta Unai Agirre eta Eñaut Agirre bertsolariek abestutako  “Auskalo zeinek jarriak” bertso saioaz gozatzera.

1 2 3 4 5 6