Agenda
Atrás Euskaraldiaren 4. edizioko ekintzak
Itsasoar guztioi!
Aurten ere badator Euskaraldia eta edizio berri honetan Itsason izango
ditugun ekintzen berri ematera gatozkizue.
MAIATZAREN 11an:
- 13:00etan: HAMAIKAKOAren ARGAZKIA Itsasoko plazan. Hamaikakoa osatzeko erronka hartu dugu batzordean gaudenok.
Euskararen alde eraginez, hamaikoakoaren irudi bat osatzea, alegia: Hamaika laguneko taldea litzateke, inoren ordezkari izan gabe, modu pertsonalean eta borondatez arituko garenak.
Talde anitza osatuko dugu guztion artean.
- 13:30etan: TXAPA eta ORRI-MARKATZAILEEN BANAKETA. HIKA pegatinak ere eskura izango ditugu.
MAIATZAREN 24ean:
- Arestian, egun...! emanaldia Itsason. Partehartzaileak: Andoni Egaña, Aitor Furundarena, Andoni Salamero. Arratsaldeko 7etan Ganbara Aretoan.
Itsasoko Euskaraldiaren lantaldea
Itsason, 2025eko maiatzaren 5ean
ONGI ETORRI EUSKARALDIRA!