Noticias
Atrás Gabonetako ospakizunak
24·12·2019
Gabon gauaren aurretik 2 ekintza nagusi izan ditugu Itsason:
- Batetik, Olentzero etorri zitzaigun Kizkitzatik behera eta ume eta nagusien poza eta urduritasuna eragin zuen bere opariekin.
Herriko produktuak ezagutzera emateko azoka izan zen egun berean eliz atarian.
- Bestetik, urteroko legez, kantu eskean atera ginen herritar taldea Itsasoko auzo guztiak zeharkatuz: Itsaso eta inguruko baserrietatik,Mandubi, Matxinbenta eta Alegiko auzo eta basrrietan urratu genituen gure eztarriak. Beste behin ere, eskertzeko harrera izan genuen igaro ginen etxe guztietan!