Agenda
Atrás Gaitu egitasmoaren trebatze saioa
GAITU EGITASMOAREN
TREBATZE SAIOA
Azaroaren 18an
Gaitu egitasmoaren berri eman genizuen orain dela aste pare bat: inteligentzia artifizialak euskaraz egin dezan, erronka baten aurrean aurkitzen gara: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Milaka ahots behar dira eta milaka grabazio ordu euskaraz. Ahotsen datu-basea guztion artean sortzea da helburua, euskaldun guztion onurarako.
Herritarrak kontzientziatzeko eta egitasmoaren berri emateko datorren larunbatean egingo da ekimenaren trebatze saioa.
- Azaroak 18, larunbata
- 19:00etatik 20:00etara
- Itsasoko Ganbara aretoan
OHARRA: Honen harira, abenduaren 2an, Euskararen Egunaren bezperan, AUZOLAN DIGITALA egingo da Itsason. Bidaliko dugu honen egitaraua.
Bertan elkartuko garelakoan, jaso agur bero bat!
Udal Batzordea eta Euskaraldia lantaldea
2023ko azaroaren 12an