Agenda
Datorren astetik aurrera, zerbitzu berri bat egongo da martxan Itsasoko Udaletxean, Gizarte Langilearena hain zuzen ere.
11
ABR
Zerbitzuak
Itsasoar guztioi agur!
Datorren astetik aurrera, zerbitzu berri bat egongo da martxan Itsasoko Udaletxean, Gizarte Langilearena hain zuzen ere.
Gizarte Langilea Almudena Carrillo Mateos izango da eta asteazkenero Itsason egongo da 15:30etatik 18:00ak bitartean, apirilaren 11an hasita.
Hemendik aurrera, beraz, berarekin egon nahi duenak, hitzordua eskatu beharko du, bulego orduetan, Udaletxera deituta (943477790) edo posta elektroniko bidez udala@itsaso.eus.
Zerbitzuak herrira gerturatzea guztion mesederako izango delakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.
Itsasoko Udal Batzordea
Kategoriak
Iragazi kategoriaren arabera:
Navegación por categorías
Jakinarazpenak