Agenda

Atrás Helduentzako Ariketa Psiko-sozialaren tailerrerako Laguntzailearen kontratazioa

2018ko irailetik aurrera herriko gizon eta emakume heldu autonomoen ariketa psiko-sozialaren tailerra bideratuko da eta dinamizatzailearen laguntzaile bat kontratatuko da horretarako
10 SEP
Zerbitzuak

HELDUENTZAKO ARIKETA PSIKO-SOZIALAREN ESKAINTZA

2018ko irailetik aurrera herriko gizon eta emakume heldu autonomoen ariketa psiko-sozialaren tailerra bideratuko da eta dinamizatzaile baten zerbitzua kontratatuko da  horretarako. Hala ere, dinamizatzailez gain, Udalak taldeari laguntza eman eta koordinazio lanak egingo dituen pertsona baten beharra ere aurreikusten du. Hauek dira aldez aurretik adostuta ditugun egun eta ordutegiak:

Eguna: Osteguna (irailaren 20an hasi eta gabonak bitartean)

Ordutegia: 15:30etatik 17:00etara

Lekua: Itsason nahiz Alegin

Bete Beharreko Baldintzak:

  • Itsason erroldatua egotea
  • Euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea
  • Arlo honetan esperientzia izatea baloratuko da

Izena eman eta argibideetarako:

Herritarren batek interesa izanez gero izena eman Udaletxean,  bulego orduetan, bertara deituta (943 477 790) edo posta elektroniko bidez udala@itsaso.eus, irailaren 14a baino lehen,                      

Itsasoko Udal Batzordea