Agenda
Atrás Herri Batzarra Itsason Udaletxeko Ganbara berrituan
Herri Batzarra izango da Itsason Udaletxeko Ganbara berrituan maiatzak 8an arratsaldeko 5,30etatik aurrera,
08
MAY
Herri Batzarra
Herri Batzarra Itsason Udaletxeko Ganbara berrituan
Maiatzaren 8an, larunbata, 17:30etan
Itsasoar guztioi adeitasunez,
Honen bidez, maiatzaren 8rako, larunbata, antolatu dugun Herri Batzarrerako deia luzatzen dizuegu:
- Urriko batzarraz geroztik Udalak emandako pausoak
- Ezkioko ordezkariekin egindako bidea
- Foru Aldundian maiatzaren 3an Auzo Udalaren inguruan izandako bilera
- 2021erako aurrekontuak
- Udaletxeko Ganbara Aretoa: erabilera balioanitza. Itsaso2030 Plan estrategikoan aurreikusitakoez gain, herritarren interesak jaso eta antolatzeko prozesua zehaztu (etxeetara banatu zen inkesta beteta ekar dezakezue, edo bertan ere aukera izango da)
- Norberak lekarkeena
- EGUNA: maiatzaren 8a, larunbata
- ORDUA: 17:30ak
- LEKUA: ITSASOKO UDALETXEKO GANBARA ARETOAN
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean gure agurrik beroena,
Itsasoko Batzordea
2021eko maiatzaren 05ean
Kategoriak
Iragazi kategoriaren arabera:
Kategoriak
Jakinarazpenak