Agenda

Herri Batzarrerako deialdia

Itsasoko Udala legealdi berrirako aukeratu beharra dugula eta, datorren larunbaterako, apirilak 6, HERRI BATZARRA deitu dugu, Arratsaldeko 7etan elkartuko gara Itsasoko Elizako Korupean
06 ABR
Herri Batzarra

Itsasoar guztioi adeitasunez,

Honen bidez Itsasoko Udala legealdi berrirako aukeratu beharra dugula eta, datorren larunbaterako, apirilak 6,  HERRI BATZARRA deitu dugu, gai zerrenda honekin:

1.-  Itsasoko Udalaren bi urteetako balantzea partekatu

2.- Itsasoko Udal Batzordea aukeratzeko irizpideak, prozedura

    eta data erabaki

3.- Apirilaren 13an izango dugun auzolana landu

4.- Norberak lekarkeena

EGUNA: apirilak 6, larunbata

ORDUA: 19:00ak

LEKUA: ITSASOKO ELIZAKO KORUPEA

 

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso bien bitartean  gure agurrik beroena,

 

 

Itsason 2019ko apirilaren 02an

Udal Batzordea