Agenda

Atrás Los Arcos eta Kodesera Herri Irteera

Herri irteera antolatu da Urriak 12rako nafarroako Los Arcos eta Kodesera. Los Arcosek Itsasorekin duen loturaren berri emango da bertan.
01 OCT
Ospakizuna

HERRIKO IRTEERA

URRIAK 12AN, LARUNBATA

Herritar adiskideak,

Aurtengo herriko irteera Nafarroako Los Arcos eta inguruetara antolatu dugu, izan ere, Los Arcos herriak badu loturarik Itsasorekin. Bertako plazarik ederrenean argazki honetan agertzen den armarri bikaina dago kokatua, Itsaso Goyena jauregiko jatorria duen familiarena.

EGITARAUA

  •  9:15 Irteera. Autobusa Alegiako beheko taberna zenaren parean hartuko dugu.
  •  10:45 Los Arcos. Plaza, armarria eta eliza ikusteko aukera. Bisita gidatua.
  •  12:00etan Fernández de Arcaya bodegan bisita eta ardo kata pintxo batzuekin.
  •  13:45etan Kodes-eko Santutegira igo eta paraje ikusgarria ezagutzeko aukera.
  •  14:30etan Bazkaria bertan, Kodes-eko Hospederian.
  • Bazkal ondoren, Circuito de Navarran, Atalaya Center ezagutuko dugu, atsedenalditxo bat eginez.
  • Itzulera 20:00-20:30ak aldera izango da.

OHARRAK:

  • Izen-ematea Udalean bertan egingo da urriaren 9a baino lehen, honako telefono zenbakira deituta (943 477 790)  edo posta elektroniko bidez (udala@itsaso.eus).   
  • Izena ematerakoan bakoitzak adierazi beharko du haragia saltsan edo arraina aukeratzen duen.
  • Prezioak: Helduak 20 € ; ikasleak 12 €; 10 urtetik beherakoak doan. Autobusean kobratuko da.                                                                                                                       

Gure artean izango zaitugulakoan, 

 

                                                    Udal Batzordea

Itsason, 2019ko urriaren 1a