Agenda
Atrás Herriko produktuen Pizza Tailerra
HERRIKO PRODUKTUAK PROIEKTUA
PIZZA TAILERRA
Itsason ditugun herriko produktuak ezagutarazi eta bertako ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko ekimenen artean, urtean zehar ekoizpen guneak eta ereduak ezagutzen joatea da, tokian tokiko praktikaren bat esperimentatuz.
Oraingoan Goittiko eko-okindegia ezagutuko dugu PIZZA TAILERRAren bidez, herriko beste ekoizle batzuekin elkar-lanean, lehengaiak (barazki, haragi, fruta… eta edariak) herriko hainbat baserrietakoak izango baitira.
Goittiko Luis Mariren laguntzarekin orea egin eta pizza desberdinak muntatuko dira. Ondoren, denon artean egindakoa dastatuko dugu.
Tailerrerako finkatu dugun eguna, lekua eta ordutegia ondorengoa da:
- LEKUA: Goitti baserria
- EGUNA: Larunbata, otsailaren 15a
- ORDUA: 18:00
- PREZIOA: 5€ helduek eta 3€ ikasleek
Ez da aurrez izenik eman behar.
Gure artean izango zaitugulakoan,
Udal Batzordea
Itsason, 2020ko otsailaren 11an