Agenda
Atrás Hil arte Bizi tailerra
Itsasoar agurgarriak,
Irailera begira, HIL ARTE BIZI tailerra antolatzeko proposamenarekin gatoz:
✔ heriotzaren inguruko eskubideak, erabakitzeko ahalmenak, heriotzarekiko ditugun kezkak eta erantzukizunak, etorkizun ikuspegia…. lantzen dira. ✔ Lau tailerreko bi txanda egingo dira, ahal bada, elkarren jarraian. ✔ Saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du.
✔ Taldearen kide kopurua gutxienez 5 eta gehienez 12 lagunekoa izango da ✔ Kostua: 10€/ saio bakoitzeko
|
|
|
Informazio gehiago ondorengo lotura honetan duzue:
https://drive.google.com/file/d/1BlWCTYGFHUXV0V12hyKo0pGjmAsADilb/view?usp=drive_link
Tailer hauetan parte hartzeko interesa izanez gero, izena eman ezazu Itsasoko Udaletxera deituta (943477790) edo helbide elektroniko honetara mezua bidaliz udala@itsaso.eus, apirilaren 11rako. Era honetara, gutxiengo kopurua daukagun neurrian, tailerra antolatzen has gaitezke.
Aldez aurretik eskerrak emanez,
Itsasoko batzordea
Itsason, 2025ko apirilaren 3an