Noticias

Atrás Ihauteriak umore onean joan ziren

23
Larunbata otsailak 10ean ospatu ziren ihauteriak Itsason. Goizean, ibur zalditegian mozorrotu ziren eta arratsaldean berriz, Itsasoar guztiak, joku eta mozorro lehiaketa tartean zirelarik

10·02·2018


Otsailak 10 larunbatez ospatu ziren Ihauteriak Itsason.

Goizean, Ibur zalditegikoak mozorrotu ziren eta horrela ibili ziren zaldiz.

Arratsaldean berriz, itsasoko ostatuan zen hitzordua. Arratsaldeko 7etatik jokuak zeuden antolaturik eta ondoren, afaria ostatuan bertan. Afalostean berriz, mozorro lehiaketako sari banaketa eta dantzarako gogotsu zegoenak, goizalderarte dantza egiteko aukera DJ Manuren musikaz alaiturik.

Mozorro oso onak izan ziren orokorrean eta Itsasoren behar berriekin zerikusia zeukatenak ugari (garbitzaile edo frontenis jokalari...). Baina, helduetan saria Itsasoko Udaltzaingo berriek eraman zuten etxera eta gazteetan berriz, Frida Kalho gazte batek.

Ondorengo argazkietan egun horretako laburpen ikusgarriena!