Noticias

Atrás Itsaso 2030 Herri Batzarra

10
Herri Batzarra ospatu zen lehengo larunbata ekainak 08an, Itsaso 2030 plan estrategikoaren lehen pausoak emateko asmoarekin.

08·06·2019


Badira hilabete batzu herriko batzordeetan Itsaso 2030 plan estrategikoa egiteko beharra azaldu zela. Hemendik 10 urteko Itsasok nolakoa izan beharko zuen irudikatzea guztien partehartzearen bitartez eta irudi hori hurrengo urteetan aurrera eman beharreko politiken eta inbertsioen iparrorratz izatea.

Foru Aldundiko diru-laguntza baten bitartez lortu ziren prozesu hau martxan jartzeko funtsak eta Siadeko enpresa aholkulari gisa aukeratu zen bidelagun, prozesuaren gidaritzan lagun zezaten.

Lehengo larunbatean ospatutako Herri Batzarra dugu plan estrategikoaren abiapuntua. Adin eta auzo desberdinetako hainbat herritar inguratu ziren proiektuaren nondik norakoak ezagutzera.

Siadekok egindako aurkezpenean ezaguru genituen prozesuak izango dituen pauso desberdinak: 

Lehenik eta behin gaur egun zer garen definitu eta etorkizunean zer izan nahi dugun irudikatu. 

Horretarako hainbat lantalde osatuko dira hurrengo asteetan, herritar eta batez ere herriko gazteen partehartzea nabarmendu nahi delarik. Lantalde horiek gai desberdinak tratatuko dituzte: Hirigintza eta Etxebizitza, Enplegua eta Tokiko Ekonomia edo Herri Bizitza bezalako lanketatan barneraturik.

Lantalde horiek beraien aurrerapenen berri emango dute Irailean eta Abenduan aurreikusten diren beste 2 Herri Batzarretan eta handik ondorioztatutakoarekin egingo litzateke hurrengo urteetan gidaliburu izan beharko lukeen plana.

Larunbat honetako Herri Batzarrean eman ziren lehen pausoak, parte hartu zuten guztien iritziak jasoaz eta plan horrek izan behar dituen lehentasunen lehenengo definizioa eginaz. Horretarako, gerturatu zen orok sei gometsa zituen, 3 urdin eta 3 gorri eta bakoitzaren interes pertsonaletik eta herriaren ikuspuntutik hurrengo 10 urteetan landu beharko liratekeen arlo nagusiak bozkatzeko aukera izan zuen (argazkietan ikus daitezke bozkatutako gai batzuen adibideak)

Ondorengo egunetan inkesta zabalago bat banatuko da herritar guztien artean, arlo hauetan sakontzeko eta gerturatu ezin izan zutenen iritzia jasotzeko asmoz.

Izan ere, prozesu guzti honetan, denen iritzia jaso eta guztien partehartzea bermatu ahal izatea da helburu nagusienetako bat, guztion artean irudikatu dezagun etorkizuneko Itsaso.

Beraz, gerturatu zineten guztiei luzatu nahi dizuegu gure esker ona eta gainontzekoei prozesuak izango dituen ondorengo pausuetan (lehenik eta behin, inkesta erantzutea) partehartzera bultzatu eta animatu!

 

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10