Agenda
Atrás Itsasoko Ostatuaren kontratu luzapena
ITSASOKO OSTATUAREN KONTRATU LUZAPENA
2023ko urriaren 19an Itsasoko Ostatuaren kudeaketarako kontratuaren luzapena sinatu da 2025eko uztailaren 30era arte.
Ordutegian aldaketa batzuk hitzartu dira epe berri honetarako eta hau izango da ordutegi berria:
- Neguko ordutegia (urriko ordu aldaketatik martxoko ordu aldaketara arte)
- Astelehena/osteguna/igandea 10:00 – 19:00
- Ostirala/larunbata: 10:00 – Afari zerbitzua
- Deskantsu egunak: Astearteak eta asteazkenak
- Udako ordutegia (martxoko ordu aldaketatik urriko ordu aldaketara arte)
- Astelehena/asteartea/osteguna/igandea 10:00 – 21:00
- Ostirala/larunbata: 10:00 – Afari zerbitzua
- Deskantsu eguna: Asteazkena
Oharra: Ordutegi honen salbuespena izango dira jai egunak eta jai hauen bezperak. Horrelakoetan, jai bezpera eta jaiegunetan Ostatua zabalduko da, deskantsu egunak beste lanegun batzuengatik aldatuz. Jai bezperatako ordutegiak afari zerbitzua eskainiko du.
Denoi eskerrak emanez,
Itsasoko Batzordea
2023ko abenduaren 04an