Agenda
Atrás "Itsasoko zubi historikoak" ibilaldi gidatua
ITSASOKO ZUBI HISTORIKOAK
(ibilaldi gidatua)
2021ean Itsasoko zubien inguruko azterketa egin zen herriko Ondare historikoa ezagutarazteko helburuarekin.
40ren bat zubiren ikerlan honek, ondare aberats eta gutxi ezagutzen diren bitxi hauengana hurbiltzea izan du helburu, baita historian zehar Itsaso barnetik eta kanporantz zeharkatzen lagundu duten elementuak izanda, gordetzen duten jakintza ezagutaraztea ere.
Hau guztia partekatzeko ibilaldi gidatua antolatu da datorren larunbaterako, ekainaren 4rako, arratsaldez.
16:00etan Alegian elkartuko gara eta ondorengo ibilaldia egin:
- Lehenik Madurako Orue, Uribar pareko Errotatxo, Egizabalgo liña-putzua, Epelde, Errazti...
- Itsasora bidean Beitiko zubia.
- Eta Altzigarragatik Matximentara joango gara. Akaiztegiko errebueltakoa eta Gaztinarizabalekoa ikusiko ditugu, eta bukatzeko, Katarretakoa.
Ibilaldia 19:30etarako bukatuta izatea aurreikusten dugu.
Erreka ertzetara jaisteko oinetako egokiak behar dira eta badaezpada aldatzeko pare bat ere ondo letorke.
Aldez aurretik izena ematea gomendatzen dugu (943477790 edo udala@itsaso.eus)
Gure artean izango zaitugulakoan, eskerrik beroenak,
Itsasoko Batzordea
2022ko maiatzaren 29ean