Agenda

Atrás Josemari zinegotziari agurra

Josemari Barrenetxea zinegotzia zendu da eta larunbatean izango den agurraren berri eman nahi dizuegu
29 DIC

Itsasoar guztioi adeitasunez,

Udalean zinegotzi eta bidelagun izan dugun Josemari Barrenetxea Aldanondo hil zaigu, eta sendiarekin eta herritar guztiokin partekatu nahi dugu gure samina.

Denok dakizue zein gizon aparta eta konprometitua izan den Josemari. Bihotzez eskertu eta aitortzen diogu egin duen guztia.

Besarkada handi bat Nona, Xabi eta Atinbarreneko guztioi.

Agurra Itsasoko Plazan izango da, larunbat eguerdian, 13:30tan.

Herritar guztiok familiakoei elkartasuna adieraztera gonbidatu nahi zaituztegu.

Esker mila,

 

Itsasoko Udal Batzordea

 

 

 

Itsason, 2018ko abenduaren 27an