Agenda
Atrás
Josteko makinaren erabilerari buruzko ikastaroa
Abenduaren 6ean, Alegiako Elkartean, josteko makinaren erabilerari buruzko ikastaroa burutuko da josteko makinetan aditua den Sebastian Quintanillaren eskutik.
6 DIC
Ikastaroa
Josteko makinaren mantenuaren inguruan sakontzeko ikastaroa eskainiko da Alegiako Elkartean abenduaren 6ean, 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 17:00etara.
Izan ere, Sebastian Quintanilla izango da gure artean, josteko makinetan aditua.
- Ikastaroaren helburuak:
- Josteko makinaren konponketa eta mantenua
- Piezen funtzioen ezagutza
- Piezen muntaia
- Josteko trukoak: hari motak, orratzaren ajustea,…
- Eraman beharreko materiala:
- Boligrafoa eta papera
- Hari desberdinak, orratzak, oihal zatiak, ….
- Josteko makina derrigorrezkoa ez den arren, gomendagarria da eramatea
- Ikastaroaren kostua: 10 € / partaideko.
- Izen ematea: Interesa duzuenok deitu edo mezu bat bidali abenduaren 4a baino lehen, honako telefono zenbakira (Anttoni-677150263).
OHARRA: Bazkaria Alegiako Elkartean egiteko aukera dago.
Udaleko Komunikazio Batzordea
Visor de contenido web