Noticias

Jubilatuen urteko ospakizuna

2
Azaroak 10ean ospatu da aurtengo Jubilatuen eguna. Aurtengoan, jubilatuen eguneko ospakizuna Ramon Elkoro apaizaren omenaldiarekin uztartu da.

10·11·2019


Urtero bezala, udazkenerako zegoen Jubilatuen eguna deituta. Aurtengoan, Azaroak 10ean zegoen hitzordua egina.

Bi ekitaldi nagusi zituen egunak. Alde batetik jubilatuen meza eta bestetik, bazkaria. Aurtengoan meza Alegiko elizari zegokion eta bazkaria berriz, Itsasoko Ostatuan ospatzekoa zen.

Aurtengoak, bazuen beste urteetatik bereizgarri bat, izan ere, hainbat urteetan Alegi eta Itsasoko Parrokietako apaiza izan den Ramon Elkorori omenaldia egiten zitzaion, berak ere erretiroa hartua baitu apaiza lanetatik.

Ramonek berak emandako meza nagusiaren ondoren, Itsasoko jubilatuek berarentzat eginiko bertsoa abestu zioten mezan abesten izan zen Izazpe abesbatzaren laguntzaz eta baita, bertsoa bera eta Kizkitzako ermita jasotzen zuen oroigarria oparitu ere.

Momentu hunkigarri honen ondoren, denak Itsasoko Ostatuan elkartu ziren bazkaritara, ospakizun eder honi bukaera goxoa emanaz.

1 2