Noticias
Atrás Los Arcos eta Kodesera bidaia
11·10·2019
Goizeko 9tan Alegin elkartu eta 60 herritar abiatu gara autobusean Los Arcos eta Kodes ezagutzeko asmotan.
Egitaraua zabala zen:
Lehenik eta behin, Los Arcoseko herria eta plaza inguruak ezagutu ditugu. Izan ere, Los Arcos herriak badu loturarik Itsasorekin. Bertako plazan armarri bikaina dago kokatua, Itsaso Goyena jauregiko jatorria duen familiarena.
Ondoren, indarrak berreskuratzeko, Fernández de Arcaya bodegan bisita eta ardo kata pintxo batzuekin. Enologoaren hitz interesgarriak entzun ondoren, bertako ardoak ezagutzeko aukera izan dugu.
Eta handik, Kodeseko santutegiko paraje ederrak ezagutzera abiatu gara. Bazkaria ere, bertan izan da, Kodeseko Hospederian.
Ondoren, gazte eta ez hain gazteen irrika betetzeko, Los Arcoseko zirkuitoa ezagutu eta bertako karting pistan lehia batzu izateko aukera ere izan da.
Handik, etxera itzulera,komunitatean egun ederra pasa izanaren pozarekin.