Noticias
Atrás Erretaula gertu gertutik ezagutzeko aukera izan dugu herritarrok
11·11·2017
Festetan izan zen honen inguruko xehetasunak ezagutzeko lehen aukera. Izan ere, urtero herriko ondareari buruzko hitzaldi bat izaten da, eta aurten, nola ez, Erretaula Nagusiaren errestaurazio urtea izanik, bere testuinguru historikoa eta artistikoa zabaldu nahi izan dugu.
Bertan edo kanpoan bizi garen itsasoar gehienon erronka garrantzitsua da. Horrela adierazten zuten hitzaldian jendez betetako elizak, dohaintzak, jakin-minak… eta zenbat eta gehiago ezagutu, orduan eta maiteago. Ohore handia izan zen Equipo7 enpresako zuzendaria, Javier de Miguel, 30 argazki baino gehiagorekin hurbiletik xehetasunez entzutea eta haren eskutik artelan horren barruan murgiltzea.
Irailak 28 eta azaroaren 11rako are eta ekintza zirraragarriagoa antolatu genuen: erretaula andamioetara igota bisitatzeko aukera, hurbil-hurbiletik miatuz Javier de Miguelen azalpenez lagunduta. Aukera paregabe honetaz baliatu gara 50 herritar inguru, 45 minutuko txandetan antolatuta. Esperientzia benetan berezia eta aberasgarria izan da eta oso eskertuta gaude aukera hau eskaini digulako.