Noticias

Atrás Maria Luisa Odriozolaren hitzaldia

1
Maria Luisa Odriozola izan genuen Udaletxean. Bolivian egiten duen lanaren berri eman zigun eta Udalak emandako diru-laguntzekin egindako hobekuntzen berri.

30·07·2019


Maria Luisa Odriozolaren bisita  (2019-07-30)

Itsasoko Udalak hirugarren munduari eskaintzen dion %0,7a Bolibiako Arani komunitatera bideratzen du eta bertan lanean ari den M.Luisa Odriozolaren bisita izan dugu. Bere egitekoa zein den azaltzeaz gain, azken urteotan egindako inbertsioen berri eman digu, hitzez adieraziz eta argazkiekin osatuz.

1994n ireki zen umezurztegian lan egiten du berak beste 2 mojekin batera, 3 urtetik hasi eta 18 urte bitarte dituzten gazteekin, gehien bat umezurtzak, abandonatuak edota tratu txarrak jasotakoak. Momentu honetan 32 haur eta gazte dituzte guztira. Gehienak Arani komunitatekoak badira ere, Cochabanbakoak, Potosikoak, Orurokoak, Santa Cruzekoak,… ere badaude.

Eraikuntza Araniko Udalak emandakoa dela dio eta Bolibiako estatuak 9 dolar ematen omen dizkiete haur eta egun bakoitzeko.

Haur hauek goizean goiz hasten dute eguna, 6k aldera gutxi gora behera. Adinaren arabera, zeregin jakin batzuk dituzte: logela txukundu, arropaz arduratu, txikienei lagundu, … Gosaltzen dutenean, hiriko eskoletara joaten dira.

Bueltatzen direnean, eskolako lanekin laguntzeaz gain, denbora libreko ekintzak, dantzak, jolasak, eskulanak, … egiten dituzte, eta garrantzitsuagoa dena, beraien beharrak asebetetzen saiatzen dira. Famili giroan hezten dituztela azpimarratzen digu M. Luisak, eta beraien arteko harremanak oso sendoak direla aipatzen du.

Iluntzean garaiz oheratzen dira, 18:00etatik laster.

Gobernuak jarritako hiru emakume laguntzaile ere badituzte alboan: psikologoa, pedagogoa eta langile soziala (haurren informeak egiteko tituludun profesionalen beharra dute).

Adinez nagusi direnean, aldez aurretik bakoitzaren familietara joateko konpromisoa hartuta dute eta normalean izaten dute nork jasoa. Unibertsitateko ikasketak edo lanerako aukerak dira beraien irtenbidea. Familiarik izango ez balute, tutoretzapeko pisuak dituzte eta bertan logela bat izaten dute eta, profesionalen laguntzarekin, lan mundura bideratzen dituzte.

Azpiegiturei dagokionez, elkarren ondoan eraikitako etxetxoak eta etxe-ordeak ikusi ditugu argazkietan. Nesken logelak, mutilen logelak, ikasteko eta jolaserako guneak, komunak, elkargunerako patioa, …. Azken urteotan egindako inbertsioak zehazterakoan, teilatuak konpontzeko lanak edo ur-hodien kanalizazio berria izan dira azpimarragarrienak (argazkietan ikusi ahal izan ditugu)

25 urte baino gehiago daramatza Maria Luisak Bolibian (lau urte Euskal Herria zapaldu gabe) eta bere egitekoa han dagoela esaten digu. 

 

Esker oneko hitzak eta besarkadak jaso ditugu!!!!

1