Noticias

Ehunmilak-eko astebukaera borobila

21
Jaione Sasietak Ehunmilatan lortutako 3. postuarekin itxi da astebukaera borobila.

14·07·2019


Ostirala 19:15en aldera eman genion hasiera Ehunmilak-eko astebukaera luzeari. Ordu horretan pasa ziren Ehunmilak probako lehen korrikalariak Kizkitzatik eta.

Urteroko ohitura bihurtu den legez, itsasoar ugari gerturatu ginen Kizkitzan korrikalariei animoak ematera. Aurten gainera, beste behin, Jaione Sasieta herritarra geneukan korrika eta txalo zaparrada artean pasa zen bertatik.

Ia 34 ordu geroago, Beasaina iritsi zen Ehunmilak probako 3. postua lortuaz, seigarren aldiz zapaldu zuelarik lasterketako podiuma.

Igandean berriz, 26 bolondres bildu ginen Marimurumendi maratoiko anoa-postua martxan jarri eta korrikalariei behar bezalako harrera egiteko. Mandubitik Arrobira arteko puntuez arduratu ginen, Kizkitzako anoa-puntuaz gain.

Giro ederrean joan zen goiza eta bertan bildutakoek Kizkitzan bertan bazkalduaz eman zitzaioan agurra hurrengo urterarte Ehunmilak lasterketari.

 

 

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21