Noticias

Atrás Marimurumendin Kizkitzako anoa postua

11
Hainbat herritar aritu dira astebukaeran lanean Marimurumendi maratoiko anoa postua kudeatuaz.

15·07·2018


Ehunmilak-en inguruan ospatzen diren lasterketen astebukaera iritsi zen eta azkeneko urteetako ohitura jarraituaz, hainbat ekintza izan dira horren inguruan Itsason.

Lehenik eta behin, ostiralean, herritar dexente bildu ginen Kizkitza puntan Ehunmilak lasterketako korrikalariak pasatzen ikusteko eta gure animoekin azkeneko aldapetan laguntzeko.

Hortik aurrera, larunbatean hasi zen benetako lana: Anoa posturako behar diren hornigai guztiak Kizkitzara igo eta hurrengo egunerako prestatzeko. Herriko gazteenek gainera bertan pasa zuten gaua goizean goiztik dena ondo antolatze asmotan.

Eta azkenean iritsi zen egun handia eta jende ugari lanean: batzuk Mandubin bidea itsiaz, besteak denbora eta dortsal kontrol lanetan eta besteak berriz,  anoa postua bera hornituaz eta korrikalariei lagunduaz.

Egindako lanaren ondoren, eguna bazkari eder batekin amaitu zen!

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11