Agenda
MATXINBENTA AUZOKO JAIAK - EGITARAUA
Ostirala, 2. Otsaila 2018
SANTA AGEDA JAIAK LOINAZKO SAN MARTINEN OMENEZ
Ilunabarrean atxaferoekin festen hasiera
22:00 Mus txapelketa. Lau errege, lau hamarreko eta lau ustel. Irabazleentzat txapel bana eta 200 euro. Bigarren sailkatuentzat arkumea eta bi txanpain botila. Eta hirugarren sailkatzen direnentzat oilasko parea eta bi ardo botila.
Larunbata, 3. Otsaila 2018
Puzgarriak arratsalde osoan.
Pailazoen emanaldia eta txokolate jana.
Bertso afaria Iker Zubeldiarekin eta Beñat Lizasorekin eta erromeria Xabier Etxaniz eta Itzeder trikitilariekin.
OHARRA: Bertso afarirako txartelak aurrez hartu Beheko Tabernan edo 943 886315 telefono zenbakira deituta.
Igandea, 4. Otsaila 2018
Santa eskera aterako dira auzotarrak, Loidi eta Saletxe bertsolariarekin eta Laja eta Izer trikitilariekin.
11:00etan meza.
Ondoren, ume jolasak.
Azpeitiko eta Beasaingo pilotarien arteko eskuzko partidak.
Eguerdian, herri kirol jaialdia: Mikel Larrañaga aizkoran eta Guzta eta GoenatxoIII.a.
Egun guztian Itzeder eta Txibilter trikitilariek alaituko dute giroa.
Gauean, santa eskekoen etorrerarekin erromeria.
Astelehena, 5. Otsaila 2018
11:00etan meza.
Ondoren, jubilatuentzat hamaiketakoa.
Festen bukaeran, bertako produktuekin osatutako otarraren zozketa.
Festei bukaera emateko atxaferoak.
Ondo pasa jaiak!