Noticias
Atrás Natur ondarearen proiektuko landaketak
05·02·2021
Itsasoko natura ondarea berreskuratzeko proiektuaren barnean, aurreikusita zegoen bezala urtarrilan zehar landaketak egin dira, bai San Lorentzoko lursailetan eta baita ere, Alegiko erreka inguruetan.
San Lorentzon hainbat bertako zuhaitz mota landatu dira eta Alegian berriz, altza izan da nagusi, erreka inguruetako zuhaitz mota izaki. 3.000 landare inguru lndatu dira guztira.
Landaketa fase honi bukaera emateko martxoan Zuhaitz Eguna ospatuko da. Bertan, nahi duen orok, zuhaitz bat landatzeko aukera izango du Arantzadi Zientzia Elkartearen gidaritzapena.
Proiektu hau aurrera eramateko ezinbestekoa izan da Eusko Jaurlaritzaren Garapen jasangarria sustatzeko ekintzen 2019ko diru-laguntzaren barnean Natura Ondarea sustatzeko lerroa.