Agenda
Atrás Natura Ondarearen Kontserbazioa - Ibilaldi Gidatua
IBILALDI GIDATUA
(Natura Ondarearen Kontserbazioa)
Natur Ondarearen Kontserbazio Proiektuan, beste hainbat ekimenen artean, ibilaldi gidatuak burutzea ere bada helburu.
Horregatik otsailaren 20an, igandea, IBILALDI GIDATUA egingo da Itsason. Bertan Aranzadi Zientzia Elkarteko kide Mikel Etxeberriak azalduko dizkigu herriko hiru gunetan Natura Ondarearen Kontserbaziorako egindako lanak eta horien helburuak.
Ibilbidea Kizkitzan hasiko da goizeko 10:30etan. Hogei minutuko azalpenen ondoren, San Lorentzora joango gara 11:30etarako. Bertan ere azalpenetarako tartea izango da eta segidan Alegiaraino joango gara. 13:00ean izango dira bertako azalpenak eta 13:20etan bukatuko da Ibilaldi Gidatu hau.
OHARRAK:
- Aldez aurretik Udaletxean izena ematea aholkatzen da (943477790 edo udala@itsaso.eus)
- Itsasora igotzeko 13:30etako autobusa har dezakegu Alegian
- Irteerara arropa erosoa eta hamaiketakoa eramatea gomendatzen da
Gure artean izango zaitugulakoan,
Itsasoko Batzordea
2022ko otsailaren 14an