Noticias
Atrás Nutrizio ikastaro interesgarria
08·05·2019
Joan den osteguna, Maiatzak 2, Garbiñe Etxaniz eta Eluska Gonzalez-en eskutik nutrizio prestakuntza interesgarria jaso genuen. Alegiko Zelai- Ondo elkartean, 20 bat pertsona bildu ginen hezurrak zaindu eta osteoporosia ulertzeko gogoz.
Garbiñe Etxaniz-ek ekialdeko medikuntzaren zenbait oinarri azaldu zituen, gure giltzurrunek, hezur eta ondorioz osteoporosiarekin duten harremana azalduaz. Giltzurrunak Neguarekin erlazionatzen ditu medikuntza txinatarrak eta hori dela eta, sasio horretan ohikoak diren jaki eta ohiturak mantentzearen garrantzia nabarmendu zuten. Lur azpian sortzen diren barazkiak (azenarioa, porrua, …), zereal integralak bereziki artatxikia (mijoa), algen erabilera edota esnekien egokitasunak aritu ziren. Era berean, azukreak, hirin refinatuak, freskagarriak eta jaki-prozesatuak murriztea.
Eluska Gonzalezek bere aldetik, elikaduraz gain Bitamina D-aren garrantziaz aritu zen, gure hezurrak sendo mantentze aldera. Eguzkiaren balioa eta garrantzia, eta berau probesteko zenbait gomendio. Bitamina D-a gure hezurretan metatzeko, ariketa fisikoa beharrezkoa da, hori dela eta paseo saioak gure egunerokoan txertatzea proposatzen zuten.
Orohar, garaian garaiko jakiak erabiltzea, gure etxe eta inguruan ekoiztuak eta ohitura osasungarriak gure egunerokoan kontuan izatea gomendatu zuten.
Bukatzeko, beraiek bertan prestatutako “Barazki eta Artatxiki” zopa goxoa eta sarrazenoz egindako krep-ak daztatzeko aukera izan genuen.
Mila esker Garbiñe eta Eluska. Hurrengorarte!