Agenda

Otsaileko agenda kulturala

Otsaileko agenda kulturalaren berri ematera gatozkizue. Jakinarazpenaren barnean daukazue egitaraua.
04 FEB
Kultura

Itsasoar agurgarriak:

Otsaileko agenda kulturalaren berri ematera gatozkizue. Hona hemen egitaraua:

 

  • Otsailaren 4ean, ostirala, 19:30etan, Santa Ageda  bezperako  KOPLA EMANALDIA

2021 urteari errepasoa egingo zaio Kopla bidez. 

Argazki eta irudiekin lagundutako kopla emanaldia izango da.

     

  • Otsailaren 20an, igandea, IBILALDI GIDATUA 

Aranzadi Zientzia Elkartekoekin batera, Natura Ondarearen Kontserbaziorako egiten diren ekintzetako bat dugu IBILBIDE GIDATU hau. 

Herriko hiru gunetan (Kizkitza, San Lorentzo eta Alegia) orain artean egindako ekimenak eta aurtengorako aurreikusten direnen ezagutzeko aukera izango dugu.   (Aurrerago berariazko jakinarazpen bat bidaliko da zehaztapen gehiagorekin). 

 

Gure artean izango zaitugulakoan,


            Itsasoko Batzordea

2022ko urtarrilaren 28an