Agenda
Atrás San Isidro eguna Itsason
SAN ISIDRO EGUNA ITSASON
Datorren ostegunean, maiatzaren 15ean, San Isidro Eguna ospatuko dugu Itsason.
Aurreko urteetan bezala, bazkaria izango da Itsasoko Ostatuan.
Bertaratu nahi duenak eman dezala bere izena maiatzaren 13rako, Ostatura deituta (943 88 03 15 / 696 06 17 56) edo bertaratuta.
- EGUNA: Maiatzaren 15a, osteguna
- ORDUA: 14:00etan
- LEKUA: Itsasoko Ostatua
Gurekin izango zaitugulakoan,
Udal Batzordea
Itsason 2025ko maiatzaren 8an