Noticias

Atrás San Isidro eguneko ospakizunak

1
Maiatzak 15ean, San isidroren egunarekin, bazkariak izan ditugu bai Alegiko Elkartean eta bai Itsasoko ostatuan ere, egun hau ospatzeko asmoarekin.

16·05·2018


Maiatzaren 15arekin batera, San isidro eguna genuen eta ohikoa denez, herriko baserritarrak mahaiaren inguruan ospatzeko asmoarekin bildu ziren.

Bai Alegin eta baita Itsason ere elkartu ziren bazkaritarako. Itsason Ostatuan ospatu zuten eta 26 pertsona inguratu ziren. Alegin berriz, Zelai Ondo Elkartean ospatu zuten eta 17 lagun bildu ziren.

Bai batzuk eta besteak, 17.30tan mahaitik altxa eta autobusa hartu zuten, Koldo Mitxelenan estreinatzen zen Itsasoko erretaulari buruzko hitzaldia entzuteko asmotan. 

Hango hitzaldia gozatu eta gero, berriro autobusa hartu eta gaueko 10ak aldera iritsi ziren bueltan Itsasora. 

Ekitaldiz betetako eguna izan zen beraz San Isidro! 

1