Noticias
Atrás San Juan bezperako ekitaldiak
11
San juan bezpera giro onean joan zen, antolatutako hainbat ekitaldirekin: isats dantza, afaria, kanpai jotzea eta San juan bezperako sua.
23·06·2018
San Juan bezperako ospakizunak larunbat goizean hasi ziren, hainbat herritar bildu zirelarik Suaren txondorra prestatzeko egur bila.
Ondoren, afal ordu aurretik herriko gazteenek Isats erratzen koreografiarekin eman zieten ongietorria bertan gerturatutakoei.
Parrillada eder bat afaldu ondoren Itsasoko Ostatuko Manu eta Aidaren eskutik, kanpai jotzearekin sua pizteko deialdia luzatu zen.
Plazako suari begira egon ondoren, ordu txikiak arte luzatu zen festa askorentzat Itsasoko ostatuan.