Noticias
Atrás
San Juan bezperako ospakizuna

Beste urte batez, usadioari jarraituz, isats-dantza, kanpai joa eta sua piztea izan genituen San Juan bezpera ospatzeko
23·06·2019
Urteroko legez, San Juan bezpera gerturatzearekin, herriko gazteen laguntzaz, su txondorra prestatu zen larunbat goizean. Adar eta abarrez gain, eskolako hainbat etxekolan eta paper ere joan ziren sutara.
Igandean bertan, dantzari prestuek eman zioten hasiera jaiari, ohitura den bezala isats-dantza eginaz.
Ondoren afari legea izan zen Itsasoko Ostatuko Aida eta Manuren eskutik (honek ere suaren inguruan prestatutako parrilladarekin).
10etan elizako kanpaiak joaz sura gerturatzeko deialdia egin zen eta azkenik, sua piztu eta sugar indartsuei begira amaitu zen festa.
Visor de contenido web