Noticias

Atrás Santa Agedako ospakizunak

2
Santa Agedako ospakizunak izan ditugu bi auzoetan: Itsason igandean koplekin urteko errepasoa eta Matxinbentan Santa Ageda bezperako kantua

05·02·2019


Santa Agedako ospakizunak igandea otsailak 3an hasi ziren itsasoko Ostatuan.

Bertan, kopletan, 2018 urteko errepasoa egin zen. Eguna iritsi aurretik ere, Koplen tailerra izan genuen, urteko gertaera garrantzitsuenak gogotara ekarri eta koplak asmatzeko.

Matxinbentan berriz, usadioei jarraituz, beste behin ere Santa Ageda bezperan etxez etxe abestera atera ziren, trikitilari eta bertsolariez lagundurik.

1 2