Agenda
Atrás Sukaldaritza Ikastaroa
Itsasoko Ostatuan lapiko artean ibiltzeko aukera eskaintzen digu Manu Hernandez-ek elkarrekin antolatu dugun Sukaldaritza tailerra bitarteko. Eguneroko otorduak prestatzerakoan, sukaldariaren ukitu pertsonala ezagutzeko eta praktikan jartzeko aukera izango dugu, baita dastatzeko ere.
- LEKUA: Itsasoko Ostatuan
- EGUNAK: Astearteak - azaroak 12, 19 eta 26
- abenduak 3 eta 10
- ORDUA: 17:30etatik 18:30etara
Tailer osoaren prezioa 15€ da (5 saio). Ordainketa lehen egunean Ostatuan egingo da.
Izen-ematea Udalean bertan egingo da azaroaren 11a baino lehen, honako telefono zenbakira deituta (943 477 790) edo posta elektroniko bidez (udala@itsaso.eus).
Gure artean izango zaitugulakoan,
Udal Batzordea
Itsason, 2019ko azaroaren 05a