Udal batzordeak

Udal Batzordeak

Itsasoko Udaleko Batzordeak hiru lantaldetan daude banatuta: ekimen sozio-kulturalak, azpiegitura eta ingurumena eta komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna. Batzorde hauek irekiak dira, beraz, nahi duzuen itsasoar guztiok parte hartzera gonbidatuta zaudete.

Segidan, Batzorde bakoitzaren lan-lerroak eta elkartzeko egutegia aurkituko dituzu, oro har hamabostetik behingoa izango dena (baina gerta liteke opor edo jai-egunengatik aldaketak izatea):

Komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna

Asteartetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin (Ekimen sozio-kulturalen Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herritarrak udalaren kudeaketan eta erabakietan hurbiletik parte hartzeko aukera izan dezaten, komunikazioa bermatzea eta, dagokionean, zuzeneko Herri Batzarrak (ohikoak, hiruhilero) deitzea.
  • Jarduerak: komunikazio bideak landu, web orria eta sare sozialak eguneratua izan, herri batzarrak antolatu, komunikabideekin harremanak, artxibo historikoaren kudeaketa...
  • Arduradunak: Anttoni Okariz Gorrotxategi eta Olatz Iza Maiora

Ekimen sozio-kulturalak

Asteartetan, 19:00etan elkartzen da hamabostean behin (Komunikazio Batzordearekin txandatuz) Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herritar guztien arteko elkarbizitza positiboa bultzatzea, inklusioa, kultur aniztasuna, parekidetasuna, begirunea, euskararen normalizazioa, enplegu lokalari babesa, belaunaldien arteko kohesioa, elkar ezagutza..
  • Jarduerak: Urte osoko ekimenen aurreikuspena egitea eta horien lanketa, prestaketa eta antolaketa burutzea. Baita balorazioa ere, hobetzeko aurrerabideak kontuan hartzeko. Honako ekintzak hartzen ditu bere baitan: auzolanak, tailerrak, jaiak, hitzaldiak, azokak, irteerak...
  • Arduradunak: Olatz Iza Maiora eta Anttoni Okariz Gorrotxategi

Azpiegitura eta ingurumena

Asteazkenetan, 19:30etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.

  • Helburu nagusia: herri eremu osoan zehar azpiegiturak egiteko edo mantentzeko ingurumen irizpide estrategiko egokien azterketa eta arauetan jasotzeko kudeaketa gauzatzea.
  • Jarduerak: Udal zerbitzuak, eraikuntza publikoen irisgarritasuna eta optimizazioa, bideen mantentzea eta berritzeak, ur hornidura, konektibitatea, lurren kalifikazioak...
  • Arduradunak: Gorka Sasieta Barrenetxea eta Maria Isabel Olanga Zabala

 

Bestalde, Batzorde Kudeatzaileko kide guztiak hamabost egunean behin biltzen dira gestioaren jarraipena egiteko era honetan:

Gobernu Batzordea

Asteazkenetan, 18:00etan elkartzen da hamabostean behin Itsasoko udaletxean.

  • Arduraduna: Gorka Sasieta Barrenetxea

 

Udal Batzordeen bilera aktak

Ondorengo dokumentuetan, bi astean behin egindako Batzordeen bilkuretan landutako lan lerroak, hartutako erabakiak eta hurrengo hitzorduetarako emango diren aurrera-pausuak zehazten dira, baita hurrengo bilerarako eguna ere:

Udal Batzordeen bileren aktak

Atrás Udal Batzordeen akta: 2018/06/05-06/13

Udal Batzordeen akta: 2018/06/05-06/13

Ekimen sozio-kulturalen batzordean landutakoak: Ekaineko plangintza, Adinez nagudi direnentzat ariketa fisiko-psiko-emozionala; Komunikazio batzordean jorratutakoak: Ekaineko plangintza, Euskara klaseak, Herri Batzarra; Azpiegitura eta ingurumen batzordeko gaiak: Alegiko obrak,Leader diru-laguntzak, Udal langilearen orduak (Narraspe)