Agenda

Atrás Udalkuetarako begiralea

Udalekuetarako begiralea kontratatzeko interesatuen izen-emate epealdia zabaldu da maiatzak 22ra arte
02 MAY
Zerbitzuak

UDALEKUETARAKO BEGIRALEA

Udalekuetarako  begirale baten beharra du Udalak.

Egunak: Ekainak 26tik Uztailak 21era (zehazteko)

Ordutegia: Goizeko 10:00etatik 13:30etara arte

 

Zaintzailearen Ardurak:

  • Udalekuetara joateko eta itzultzeko autobusa hartu behar duten umeei laguntzea, beharra badago (Itsasotik Alegira edo Alegitik Itsasora, ekintzen arabera)
  • 4 asteetan emango diren edukiak antolatzea
  • 4 asteetako ekintza desberdinen berri familiei ematea WhatsApp taldea erabiliz: material premiak, argazkiak, e.a.

 

Bete Beharreko Baldintzak:

  • Euskara egoki menperatzea.
  • Begirale ziurtagiria izatea edo hezkuntza mailako ikasketak izatea baloratuko da.
  • Ezkio-Itsason erroldatua izateak lehentasuna izango du.
 

Izena eman eta argibideetarako:

Udaletxean, datorren maiatzak 22a baino lehenbulego orduetan Udaletxera deituta  (943477790)  edo posta elektroniko bidez udala@itsaso.eus.                  

 

                                                                                    Itsasoko Batzordea

2023ko maiatzaren 02an