Noticias

Atrás Kizkitzako egun jendetsua

8
2017ko irailaren 8a ere itsasoar eta inguruko askorentzat egun seinalatua izan da. Denon ahotan ibili da, zenbat jende izan den gaurkoan. Eguraldia ere lagun izan dugu!

08·09·2017


Familian edota lagun artean Kizkitzako ermitara goizean igo eta eguna igarotzeko urte askotako ohiturari eutsi zaio eta badira lehen aldiz bertaratu direnena ere. Ikusi egun osoko egitaraua esteka honetan.

Goizeko argazkiak mezaren inguruan biltzen dira, eguraldia lagun, aurten kanpoko zelaigunean, jendez gainezka. Eta eguerdian zein arratsaldean, Xabier Etxaniz eta Lidia Irigoieni esker, dantzara hainbat lagun animatu da eta plazan etengabe jardun.

Arratsaldeko toka hasi zain eta ikusmiran ere jendea pilatzen da: 50 lagunetik gora botatzen, urtean behin bada ere, umore onean. Segidan, gutxiago noski fardoa botatzeko indarrarekin!

Bitartean, Mandubiko Bentan ere festa, jendea gora eta behera etengabe ibiltzen baita egun honetan. Bazkal orduan jendea lepo jangelatan eta atarian Rezusta anaiak trikitiarekin.

Baina festa ez da horretan bukatzen, ez. Itsason plazan karpa San Bartolometatik propio mantentzen da Kizkitzako egunean afaritarako ere elkartzeko, trikitilariekin batera. Ehun lagun inguru kantu eta kontu, gauerdira arte. Eskerrik asko hain giro polita jarri zenuten Lidia eta Xabierri. Datorren urtera arte! Ondo izan bitartean!

1 2 3 4 5 6 7 8