Noticias

Zabalegiko Martinen 100. urteurrenaren ospakizuna

7
Zabalegiko Martinek 100 urte bete zituen azaroak 30ean, San Andres egunez eta merezi duen omenaldia eman nahi izan diote herritarrek

01·12·2018


Zabalegiko Martinek 100 urte bete zituen San Andres egunez, azaroaren 30ean eta Itsasoko herriak merezi zuen moduko omenaldia eman nahi izan zion.

Herritar asko bertaratu zen bere etxera, ostiral arratsaldez eta merezi hainako harrera emateko hainbat ekitaldi eman zituzten aurrera: Aurreskua dantzatu agur bezala, lores orta oparitu, egun horretarako prestatutako bertsoa abestu eta Pott Keramikak egindako oroigarria eman zitzaion Martini eta bere familiari.

Arratsalde hunkigarria izan zen Zabalegira gerturatutako guztientzat, bai bere familia eta baita gainontzeko herritarrentzat ere.

1 2 3 4 5 6 7