Agenda

Zuhaitzen landaketak eta ibilbide gidatua

Datorren igandean, martxoak 5, 10etatik aurrera Zuhaitz eguna ospatuko dugu San Lorentzo inguruko landaketa eta Alegiko ibilaldi gidatuarekin.
05 MAR
Auzolana

ZUHAITZ LANDAKETAK eta IBILALDI GIDATUA  

(Natura Ondarearen Kontserbazioa)

 

Natur Ondarearen Kontserbazio Proiektuarekin jarraituz, urrats berriak eman dira, San Lorentzo inguruan bertako basoa leheneratzeko  eta Alegiko erreka inguruko bioaniztasuna areagotzeko (intsektuen ostatuak, eta errekan oztopoak) .

Zuhaitzaren eguna aldarrikatuz, herritarrok 100 bat landare landatuko ditugu (haritzak,  urkiak, gereziondoak, astigarrak, ….) eta beste 10 fruta arbola ermita inguruan.

Horretarako finkatu dugun eguna, datorren igandea, martxoaren 5a da. 

  • Goizeko 10etan elkartuko gara Itsason eta elkarrekin joango gara San Lorentzo aldera (aitzur batzuk ere bertan izango ditugu).
  • Segidan, 12ak aldera, Alegiara joango gara ibilaldi gidatua egitera. Bertan hamaiketakoa egiteko aukera izango dugu.                                                                      

Aldez aurretik izena ematea gomendatzen dugu (943477790 edo udala@itsaso.eus)

 

Gure artean izango zaitugulakoan, 

 

                                                                              Itsasoko Batzordea

 

 

2023ko martxoaren 03an