Adinduentzat arreta psikosoziala
Dependentziaren aurrezaintzarako programa
Pertsona nagusi autonomoei zuzendua
Gaur egun ematen ari den populazioaren zahartzeak, bakarrik bizi diren pertsona nagusien gehitzeak eta autonomia galtzea suposa dezaketen nahaste eta sindrome ezberdinen garrantziaren handitzeak, pertsona nagusien arretari zuzenduriko politiketan kontutan hartzea eskatzen dute.
Beste aldetik, ekintzak eta mugimenduak gutxitzean egoera fisikoa eta errendimendu kognitiboa ere okerrera joan daitezke, gehienbat konfiantza eta motibazio faltaren ondorioz.
Arrazoi guzti hauek kontutan izanda, Itsasoko Udalean beharrezkoa ikusi zen, baita erlazioak sendotzeko eta zabaltzeko ere, pertsona nagusi autonomoei zuzenduriko programa abian jartzea.
2017ko ekainean programa piloto gisa bere ibilbidea hasi zuen eta harrez gero ez du etenik izan.
Alegiako Elkartean Lahar enpresako dinamizatzaile batekin eta herriko laguntzaileari esker, ostegun arratsaldeetan lagun talde zabalak parte hartzen du, 15:30etatik 17:30ak arte, astero.
Pertsona hauen bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoa da autonomia suspertzea eta baita bakardade egoerak ekiditea ere. Horretarako giza-ekintzak eta pertsonen arteko erlazioak estimulatu nahi dira; baita estimulazio kognitiboa, arreta, pertzepzioa, asoziazioa, hizkuntza, oroimena...; egoera psikofisikoa, esku terapiak; prentsa saioak; aisiarako jarduerak eta erlaxazioa ere.
Zentzu honetan, baliabide komunitarioak oso eraginkorrak dira eta asebetetasun maila handia lortzen ari da egitasmo hau.