Alegiako Madalena eliza
Alegiako Madalena eliza
Alegiako Madalena Eliza 1609an azaltzen da lehen aldiz dokumentatua (garai hartan ermita zena).
Alegiako ermita 1927an, handitu aurretik (Altzibarko Eduardo Atinen artxiboa)
Baina lehenagokoa da, XVI. mendekoa baitira hormen beheko zatia eta erdi-puntuko arkua duen portada, ur bedeinkatu ontzia eta Madalenaren taila zaharra ere.
1927koa dira, berriz, hormen goiko zatia, dorrea eta sakristia, alegiarren ahaleginari esker, ermita eliza bihurtu zutenekoa, gaurko itxura emanez.
Azkeneko urteetan hainbat auzolan egin dira eliza eta bere inguruak txukunduz: garbiketak, elizataria margotu, inguruko belarrak atera eta lore eta landare ugari landatu...
Magdalena elizan garbiketan auzolean 2014an
Magdalena elizaren inguruak txukuntzen 2014ko auzolanean
Magdalena elizaren inguruak txukuntzen 2016ko auzolanean
Magdalena elizaren elizataria margotzen 2017ko auzolanean