29·05·2021
Bertako produktuen sustapenerako I jardunaldia
Bertako produktuen sustapenerako I jardunaldia izan zen maiatzak 29an Itsasoko plazan hainbat ekitaldiz osatuta: azoka, nutrizio tailerra, showcooking-a eta dastaketa
08·05·2021
Areto balioanitzaren irekiera ekitaldia
2021eko lehen Herri Batzarra probestuaz, berriki egokitu den Udaleko sapaiko Areto balioanitz berriaren irekiera ekitaldia egin zen, bertsoak eta aurreskua tarteko.
24·04·2021
Hainbat lan eman ziren aurrera eguraldi paregabearekin eta ondoren, Ostatuak prestatutako Herriko produktuen afari-merienda dastaketa izan genuen
06·03·2021
Zuhaitz eguna ospatu zen martxoak 6an San Lorentzoko lursailetan, natura ondarearen berreskupenerako proiektua balioan jarriaz herritarren artean
17·02·2021
Alegiko errepidearen bulebarizazioa
Gaur amaitu dira Alegiko errepidea bulebarizatzeko lanak eta hemendik aurrera, oinezkoek eta bizikletek bere bidea izango dute, auzotarren segurtasuna eta bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin