Nola iritsi

Kokapena

Itsaso Gipuzkoako probintziaren erdialdean kokatzen da, Goierri bailararen bihotzean hain zuzen ere. 

Honako mapan ikus dezakezu herri-kaskoaren kokaleku zehatza:

 

Zatoz Itsasora

Autobusez Itsasora etortzeko asmoa baduzu, Ormaiztegitik zuzenean datorkigun zerbitzua dugu Lurraldebusen eskutik, Alegia auzotik pasaz herri-kaskoko geltokira iristen dena. Ormaiztegiko geltokia Zumarralde kalean dago kokatuta, Usoa tabernaren ondoan.

Honako taulan ikus dezakezu zerbitzu honen ordutegia:

Itsaso-Ormaiztegi Lurraldebus ordutegia

 

Autobus zerbitzu honek Gabiria, Ezkio eta Zumarraga herriak ere bere baitan hartzen ditu, betiere Ormaiztegitik pasaz Itsasorako bideari ekin aurretik. Esteka honetan ikusi eta deskargatu ditzakezu ordutegi guztiak:

 

Ordutegia deskargatu

GO06 autobus zerbitzua [pdf]

Gabiria > Ormaiztegi > Itsaso > Ezkio > Zumarraga

 

Itsasoko Alegia auzoko geralekutik, Zumarragako Ospitalera eta tren geltokira doan autobusa ere pasatzen da, beste herri batzuekin batera ibilbide zirkularra osatuz. Hona hemen zerbitzu honen ordutegi guztiak:

 

Ordutegia deskargatu

GO05 autobus zerbitzua [pdf]

Lazkao > Ordizia > Beasain > Ormaiztegi > Itsaso (Alegia auzoa) > Ezkio (Santa Lutzi auzoa) > Zumarragako Ospitalea

Informazio erlazionatua

  • Lurraldebusen autobus zerbitzuen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, bisitatu www.lurraldebus.eus webgunea.



  •  
  •  

Donostia aldetik bazatoz, A-1 errepidean zehar etorri. Beasain ondotik pasa ondoren, hartu 418. irteera GI-632 Zumarraga alderantz, eta 4,6km-ren ondoren, hartu 5. irteera GI-2632 Itsaso norabidean. Irizargo biribilgunean, hartu Itsasorantz (lehenengo irteera, GI-2632) eta segidan biratu zertxobait eskuinera Itsaso norabidean (GI-3352). 3,3km-ren buruan Itsasoko kaskora iritsiko zara.

Argibide zehatzagoak honako estekan aurkituko dituzu:

Donostia-Itsaso, 52km

 

Gasteiz aldetik AP-1 errepidetik bazatoz, jo Bergararaino. Ondoren, Antzuola eta Deskarga mendatea igaro eta Zumarraga albotik pasa ondoren (G-632 errepidean zehar), hartu 5. irteera GI-2632/Itsaso norabidean. Irizargo biribilgunean, hartu Itsasorantz (lehenengo irteera, GI-2632) eta segidan biratu zertxobait eskuinera Itsaso norabidean (GI-3352). 3,3km-ren buruan Itsasoko kaskora iritsiko zara.

Argibide zehatzagoak honako estekan aurkituko dituzu:

Gasteiz-Itsaso, 61km

 

Bilbo aldetik bazatoz AP-8an zehar, Eibar pasatu ondoren, hartu AP-1 kalea Bergara norabidean. Ondoren, Antzuola eta Deskarga mendatea igaro eta Zumarraga albotik pasa ondoren (G-632 errepidean zehar), hartu 5. irteera GI-2632/Itsaso norabidean. Irizargo biribilgunean, hartu Itsasorantz (lehenengo irteera, GI-2632) eta segidan biratu zertxobait eskuinera Itsaso norabidean (GI-3352). 3,3km-ren buruan Itsasoko kaskora iritsiko zara.

Argibide zehatzagoak honako estekan aurkituko dituzu:

Bilbo-Itsaso, 81km

 

Iruñea aldetik bazatoz, jo AP-15 errepidean zehar Irurtzun aldera eta bertan hartu A-10 errepidea Altsasuraino. Ondoren, A-1 bideari jarraitu Beasaineraino. Puntu honetan, hartu 417 B. irteera GI-632/Zumarraga norabidean. 5km-ren buruan, hartu 5. irteera GI-2632/Itsaso norabidean. Irizargo biribilgunean, hartu Itsasorantz (lehenengo irteera, GI-2632) eta segidan biratu zertxobait eskuinera Itsaso norabidean (GI-3352). 3,3km-ren buruan Itsasoko kaskora iritsiko zara.

Argibide zehatzagoak honako estekan aurkituko dituzu:

Iruñea-Itsaso, 81km

Trenez bidaiatzeko asmotan bazabiltza, gertuen ditugun geltokiak Ormaiztegi, Beasain eta Zumarragakoak dira. Honako esteka honetan Renfek eskaintzen duen Brinkola-Irun aldiriko tren zerbitzuaren ordutegia begiratu dezakezu:

Brinkola-Irun aldiriko tren zerbitzua