Udal gobernu-kideak
Udal gobernu-kideak
Egitura
2016ko azaroaren 6an, Udala kudeatzeko ordezkariak itsasoarren parte-hartze handiarekin (%79,7) hautatu ondoren, Itsasoko Udala honela gelditu da antolaturik:
Gorka Sasieta Barrenetxea
UDAL BATZORDE BURUA
udala@itsaso.eus- Gobernu batzorde arduraduna
- Azpiegitura eta ingurumen batzorde arduraduna
Anttoni Okariz Gorrotxategi
UDAL BATZORDE KIDEA
anttoni.okariz@gmail.com- Komunikazio, partaidetza eta gardentasun batzorde arduraduna
- Ekimen sozio-kulturalen batzorde arduraduna
Maria Isabel Olanga Zabala
UDAL BATZORDE KIDEA
isabelolanga@gmail.com- Azpiegitura eta ingurumen batzorde arduraduna
- Ongizate zerbitzu arduraduna
Kaietano Iraeta Otamendi
UDAL BATZORDE KIDEA
kaio.iraeta@gmail.com- Sasieta Mankomunitateko arduraduna
Olatz Iza Maiora
UDAL BATZORDE KIDEA
olatz.iza83@gmail.com- Komunikazio, partaidetza eta gardentasun batzorde arduraduna
- Ekimen soziokulturalen batzorde arduraduna
Hautaketa prozesua
2019ko apirilaren 6ko Herri Batzarrean Itsasoko Udal Batzordea aukeratzeko irizpideak, prozedura eta data erabaki ziren, izan ere, Madrilen Itsasok inskribatu gabe jarraitzen duenez, Epaitegi Gorenaren sententzia izan artean Itsasoko Udala osatzeko, berriro Batzordea aukeratzeko prozesua egin behar zen eta ondoren Foru Aldundiak onartuko du.
Aurrekoan bezala, Itsasoko Udalaren kudeaketa herritarrengandik gertutasunean, begirunean, gardentasunean eta partaidetzan oinarritzea nahi da. Horretarako erabaki hauek hartu ziren:
- Itsasoarrok askatasun osoz edozein herritarrei bozka emateko aukera izatea (gehienez 5 izen).
- Bozkarako eguna: maiatzaren 5a, igandea.
- Bozkarako lekuak: Itsasoko Udal Aretoa eta Alegiako Elkartea. Bakoitzean egongo diren bina mahaikide izendatu dira.
- Ordutegia: 10:30-13:30. Jarraian kontaketa irekia mahai bakoitzean. Azken emaitza Udal Aretoan.
- Bozka emateko Itsason erroldatutako 16 urtetik gorakoek eskubidea izango dute.
- Etxe bateko bozka guztiak familiako batek eramateko aukera izango du.
- Norbaitek ezingo balu, botoa aldez aurretik Udalean uzteko aukera izango luke.
- Aurrez papeletak sobreetan sartuta etxez etxe banatuko dira.
Taldea osatzeko garaian kontuan hartu beharreko irizpideak taldeetan landu ziren:
- Orain arte Udalean parte hartu dutenen ezagutza, esperientzia eta jarraikortasunari eustea.
- Herriko eremu/zozkera desberdinetakoak izatea eta etxe bakoitzetik bakarra.
- Ahal dela, adin eta belaunaldi guztiak ordezkatuak izatea.
- Gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna bermatzea.
- Prestakuntza eta ibilbide anitzez lantaldea aberastea.
Itsasoko Udalerako ordezkariak
Itsasoko Udal Batzordea osatzeko aukeraketa prozesua burutu ondoren (2019ko maiatzaren 5eko bozketa), 108 boto paper jaso ziren. 16 urtetik gorako 142 biztanle izanik, %76ko parte-hartzea izan zen eta 42 herritar izan ziren hautatutakoak.
Hurrengo ostiralean, maiatzak 10, boto gehien jasotako lehen 10 herritarren artean bilera egin zen Itsasoko Udaletxean. Bertan erabakitakoaren arabera, horrela geratzen da behin-behineko hautagaien zerrenda:
- Gorka Sasieta Barrenetxea
- Maixabel Olanga Zabala
- Anttoni Okariz Gorrotxategi
- Kaio Iraeta Otamendi
- Olatz Iza Maiora
Maiatzaren 26ko Udal, Erkidego eta Europako Hauteskunde prozesua amaitu ondoren, Itsasoko Udalak proposatutako hautagaien zerrenda Foru Aldundira bidali zuen eta Itsasoko Udalaren Batzorde Kudeatzailearen izendapena uztailaren 30eko Diputatuen Kontseiluan onartu zen.
Honela Itsasoko Udala Eratzeko ekitaldia abuztuaren 5ean, 18:00etan, Udal Areto nagusian burutu zen, Gorka Sasieta Barrenetxea Lehendakari izendatuz.