Hilerriko gurutzea
Hilerriko gurutzea
Hilerriaren erdi erdian aurkitzen da gurutzea eta balio handikoa da Josetxo Zufiaurreren esanetan:
“De las más profusamente adornadas y de las mejor conservadas de todo Gipuzkoa” (JOSE ZUFIAURRE GOYA: Cruceros, cruces, picotas y santutxos en Gipuzkoa).
Berez, gurutze hau “Kalbariotako” XII.a da, garai batean beste kokaleku bat zuena. Kalbarioak eliza nagusian hasten ziren eta Itsasoko kasuan Kizkitzara igo eta handik San Lorentzora jaitsi. Beste herri askotan bezala, hilerria egin zenean, bertara ekarri zuten, hilerria baino askoz zaharragoa baita.
Fustea errektangeluarra du, 26,5 cm X 23,5 cm. Altuera, berriz, 2,90 metrokoa eta besoen zabalera 1,65ekoa. Besoen ertzak molduratuak ditu eta burua ere molduratua eta bolarekin.
Guztiz erliebean landua da, Kristoren nekaldiari dagozkion sinbolo guztiekin, hala nola, INRI, Nekaldiko kaliza, arantzadun koroa zetroarekin gurutzatua, Jesusen tunika, lantza eta kaina gurutzatuak eta sokaz lotuak, Pilatoren garbitzeko pitxarra, oilarra, flagelazio zutabea bi zigorrekin gurutzatua, hiru iltze, SantoTomasen eskua, tenazak, bi eskailera, mailua, laztabina eta egurrezko ziriak.
Arantzadun koroa zetroarekin gurutzatua eta Jesusen tunika
Lantza eta kaina gurutzatuak eta sokaz lotuak
Pilatoren garbitzeko pitxarra eta oilarra
Oilarra eta flagelazio zutabea bi zigorrekin gurutzatua