Legegintzaldirako egitasmoa
Legegintzaldirako egitasmoa
Egitasmo nagusia, udal administrazio bati dagokion moduan, herritarren ongizate eta bizi kalitatea hobetzea da. Horregatik udalerri izaera berreskuratu genuenetik hauxe izan dugu xede eta, orain, jarraipena ematea dagokigu, auzo-udala izan artean ere bai.
Izan ere, 2019an itsasoarrok bulkada izugarria eman eta norabide argia zehaztuko genuen Itsaso2030 proiektuarekin: Herriaren ikuspegia eta errealitatea herritarrengandik jaso genuen Siadecoren laguntzaz, inkesta anonimoen bidez, izugarrizko parte-hartzearekin, eta jarraian lantaldeetan herrian dauden arazoak eta gabeziak identifikatu eta indarguneak eta aukerak baloratzeaz gain, herriaren etorkizuna eta garapenera bideratzeko urrats berriak legegintzaldian zehar emanez joan gara: etxebizitza eta azpiegituretan, enplegu eta tokiko ekonomiaren sustapenean eta baita herri-bizitzan ere.
Hementxe ikus daiteke Itsaso2030 egitasmoaren oinarria eta aurreikusitakoaren kronograma proposamena:
Hau guztia garatzen joateko oinarri mamitsuen funtsa dugu, aurreko urteetako esperientzian ardaztua:
- Udal batzordeko kideez gain, herritarrekin osatutako egitura zabal eta sendo bat antolatzea.
- Batzorde eta lan talde dinamika gardena, parte hartzailea eta anitza ziurtatzea.
- Udaletxea ekipamenduz hornitu eta biziberritzea, irisgarritasun bermearekin.
- Itsasok duen artxibo historikoa, testigantzak eta ondare oro aztertu eta gure iragana ezagutu eta balioan jartzea.
- Erakunde desberdinekin elkar lanean aritzea.
- Herriaren zerbitzura lan egingo duten langileak kontratatzea.
- Diru-laguntzen deialdiak ditugun erronka eta proiektuekin lotu eta kudeatzea.
- Herriko gune desberdinetara eta herritar guztiengana ekitatiboki iristea.
- Herritarren beharrei erantzungo dien zerbitzuak gerturatu eta eskaintzea.