Ostalaritza

Ostalaritza

Gure herrian ondo eta goxo jateko aukera paregabeak ditugu, aldi berean inguru zoragarriaz gozatuz. Dastatu al dituzu jada Itsasoko Ostatuan eta Mandubiko Bentan prestatutako jaki goxoak?

Itsasoko Ostatua

Itsasoko ostatua

Ostatua Itsasoko gunean aurkitzen da, herriko plazan hain zuzen ere, ikusmira ederrez inguratuta.
Leku berezian kokatuta egoteaz gain, jatetxe berezia ere bada: bertan, karta albora utzita, urtean zehar aldatuz doan menu barietatea aurkituko duzu, sukaldariaren kreatibitate nekaezinaren eta sasoiko produktuen fruitu.
Izan ere, sukaldaritza tradizionalean oinarritutako autore sukaldaritza lantzen da Ostatuan. Merkatuko eta bertako produktuak erabiltzen dira plater berritzaileak prestatzeko. 
Aipatzekoa da ardoaren munduak hartu duen garrantzia ere. 40 jatorri-deituradun ardo izatera iritsi dira, urteko aste bakoitzean ardo desberdin bat eskainiz.

Dastatu menu desberdinak

  • Eguneko menua (astean zehar): 11€ // 15€
  • Asteburuko dastatzeko menua: 25€ edariak aparte
  • Momentuan prestatutako pintxoak beti

Noiz?

  • Udako ordutegia: Astr. Astz. Ostg. Ig. 10:00-21:00 //
    Ostr. Lar. 10:00-Afari zerbitzua
  • Neguko ordutegia: Astr. Astz. Ostg. Ig. 10:00-19:00 //
    Ostr. Lar. 10:00-Afari zerbitzua
  • Deskantsu eguna: Astelehena
  • Oharra: erreserba egitea gomendatzen da, 
    batez ere asteburuetan

Harremanetarako

  • Arduradunak: Manu Hernandez eta Aida Mª Borrego
  • Telefono zenbakia: 943 88 03 15
  • Helbidea: Itsasoko Ostatua, Itsaso (Ikusi mapan)

Jakin-minez geratu bazara edota erreserba bat egin nahi baduzu, deitu lasai.

Mandubiko Benta

Mandubiako benta (Itsaso)

Mandubiko gainean dago kokatuta Benta, Beasaindik Azpeitirako bidean, ikuspegi apartak lau haizeetara.
Gosari eta hamaiketakoetatik hasiz, pintxo eta razio barietatea eskaintzen du.
Bazkariei dagokienez, zapore tradizionalek hartzen dute protagonismoa. Hauetaz gozatzeko, edozein ospakizunetarako egokiak diren bi jangela ederrez dago hornitua.
Produktuen kalitatea eta sukaldatzeko esku ona ditu hizpide jatetxe honek, aurreko belaunaldiengandik datorren esperientziatik jasoak. Izan ere, duela 200 urtetik gora hasi ziren sukaldeak martxan benta honetan. Sortzen duen erakarpenak bizi-bizirik jarraitzen du.

Dastatu bazkari goxoak

  • Eguneko menua: 12€
  • Larunbateko menua: 24€
  • Asteburuko menu bereziak aukeran
  • Karta egunero

Noiz?

  • Ordutegia: 9:00-21:00
  • Deskantsu eguna: Asteartea
  • Oharra: erreserba egitea gomendatzen da, 
    batez ere asteburuetan

Harremanetarako

  • Arduraduna: Presen Lasa Vizcay
  • Telefono zenbakia: 943 88 26 73
  • Helbidea: Mandubiko benta, Itsaso (Ikusi mapan)

Jakin-minez geratu bazara edota erreserba bat egin nahi baduzu, deitu lasai.

Bi espazioak gurpildun aulkientzat eskuragarriak dira. Kanpoaldean terraza dute egun goxoez gozatzeko eta umeentzako jolas parkea ere jatetxetik gertu dago bi kasuetan.