Alkatearen agurra

Alkatearen agurra

Gorka Sasieta Barrenetxea batzorde burua

Itsasoar guztioi eta web honen bisitari zaituztegunoi, ongi etorri!

2017ko urtarrilaren 13an eratu zen berriro ere gure udala eta une historiko hartan Udal Batzordekide izendatuak izan ondoren, herritar guztien zerbitzuan jardungo genuela hitz eman genuen.
 
Bi urte eta erdiko jardunaren balantzea herritar guztiekin batera egin eta Udal Batzordekideak hautatzeko prozesua gauzatu ondoren,  2019ko abuztuaren 5ean eratu da berriz ere geure Udala eta aurrekoan bezala, pozez eta arduraz eskertzen dugu gugan jarritako konfiantza
 
Herri abegikor, kohesionatu, solidario, iraunkor eta etorkizuna duena eraikitzen laguntzen jarraitzeko lan egingo dugu hurbiletik, komunikazioa eta gardentasuna bermatuz, partaidetza bultzatzea helburu dugularik. Izan ere, herritarron zerbitzura izatea xede dugunez,  aurreko bi urte hauetan bezalaxe, herritarren hitza (Batzarretan, batzordeetan, orain martxan jarri dugun Itsaso2030 proiektuan) ekonomikoki eta teknikoki posible egiten duen heinean eta balio demokratikoetan oinarritu, Udaletik babesten eta kudeatzen jarraituko dugu.  
 
Bereziki laster mugarri bihurtuko da Epaitegi Gorenak Foru Aldundiek udalerriak sortzeko eskumena duten ala ez ebatziko duen sententziak. Horrek gure etorkizuna markatuko du norabide batean ala bestean, baina ez dugu ahaztu behar gure altxorra gure elkartasuna eta lankidetza dela, eta gure esku dagoela hori zaintzea.
Auzolanaren eredu gara, sinesten baitugu egiten dugunak bat egiten gaituela, elkarrekin aberasten garela, gozatzen duguna maite eta baloratzen dugula.
 
Horregatik itxaropentsu eta erantzukizunez helduko diogu etapa berri honi ere, bi urteko esperientziak dagoeneko oinarri sendoak finkatu baitizkigu.
 
Itsasoar guztioi, geure udal taldeko izan zaretenoi, udal langileoi eta udal taldekide berrioi ere ongi etorria eta eskerrik beroenak luzatu behar dizkizuet.

Agur bero bana,

 

Gorka Sasieta Barrenetxea
Itsasoko Udal Batzorde burua